Euskara, mundiala!

SOINHEZIk kudeatuta ludotekok gaur Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta burutuko diren hainbat ekintzekin bat egingo  dugu. Bizkaiko udaletxeek 200 kultur eta aisialdi ekitalditik gora antolatu dituzte. batez ere haurrei zuzendutakoak, zeintzuk gure hizkuntza bermatzea duten helburu. Aurtengo leloak, # mundiala, hizkuntza guztiak munduaren zati direla adierazteko eta teknologia berriak etorkizunaren ikur bezala hartzeko keinua egin nahi izan da du.

 

Eta egun honekiko gure elkartasuna adierazteko modurik egokiena Oskorriren abesti sinbolikoenetako bat gogoratzea dela uste dugu.

Euskeraz nahi dutEuskal Herrien euskaraz

Euskal Herrian euskaraz
nahi dugu hitz eta jolas
lan eta bizi euskaraz eta
hortara goaz,
bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.
Zabal bideak eta aireak
gure hizkuntzak har dezan arnas,
bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.

Euskal Herrian euskara
hitz egiterik ez bada
bota dezagun demokrazia
zerri askara
geure arima hiltzen uzteko
bezain odolgalduak ez gara.
Hizkuntza gabe esaidazue
nola irtengo naizen plazara,
geure arima hiltzen uzteko
bezain odolgalduak ez gara.

Euskal Herri euskalduna
irabazteko eguna
pazientzia erre aurretik
behar duguna,
ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena?
Zer Euskal Herri litzake bere
hizkuntza ere galtzen duena.
Ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena?

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar