Desiatutako bakardadeari EZ

Nahi gabeko bakardade eta isolamendu soziala pertsona nagusien eta beraiekin batera euren ongizatea hobetu eta zaintzeko lanean dihardugun profesionalen arazo nagusietako bi dira. Egoera hauek Gabonen antzeko jai egunetan gehiago ikusten badira ere, hortxe egoten dira urte osoan zehar, komunikabideetan atera ala ez. Gurutze Gorriak emandako datuen arabera bakarrik bizi diren 65 urtetik gorako bi milioi pertsona baino gehiago daude (emakumeak oso portzentaia altuan).

 

 

Los talleres para mayores de SOINHEZI ayudan a su bienestar físico y emocional y contribuyen a mantener las relaciones con su entorno.

SOINHEZIren nagusientzako tailerrek ongizate fisiko eta emozionalean laguntzen dute eta inguruko harremanak mantentzen lagundu.

Bakardadea sentimendu subjetiboa ezkorra da, laguntza eta laguntasun ezaren ondorioz sortutakoa. Adinezko jendeari soilik eragiten ez badio ere, egia da zahartzeari lotuta joaten dela normalean.

Ikerketek argi uzten dute nagusiek pairatzen dituzten depresio arazoak kroniko bihur eta areagotu daitezkeela bakardadearen eraginez. Beste gaixotasun batzuetan ere eragin dezake, hala nola alzheimerra. Gero eta zaharragoa den gizartean, honen ondorioak bistakoak dira.

Bizi dugun eredu soziala aldatzea da irtenbideetako bat eta eremu guztietan lan egin nagusiekiko gizarte inklusiboa izateko, guztiontzako hobea izango den etorkizunaren sorketan hauen rolaren garrantzia baloratuz.

Gero eta egitasmo gehiago egiten dira, batez ere herri mailan, arazo honi aurre egiteko asmoz, besteak beste, laster Basauriko Udalean martxan jarriko dutena, bakarrik bizi diren pertsona nagusiekin lan egiteko asmoa duena, eta Gurutze Gorriak duen boluntariotza programa.

SOINHEZIn ia urte 30 urte daramagu arlo psikosozialean udaletzeekin elkarlanean, pertsona nagusien ongizate emozional eta fisikoa hobetu nahi duten eta nahi gabeko bakardade egoerak ekiditen lagunduko duen giza harremanen sarea josten duten programen bidez.

 

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar