Biloben Eguna eta berdintasunaren aldeko jai-jardunaldia Usansolon

Belaunaldien arteko harreman astea dugu hau Usansoloko ludotekan, baita berdintasunaren alde lan egitekoa ere. Alde batetik, herriko Jubilatuen Egoitzako amama-aititekin arratsalde zoragarria pasatu dugu, beste behin ere tradizio bihurtu den “Biloben eguna” beraiekin ospatzera gonbidatu gaituzte eta, eta bai beraientzat bai guretzat hain kuttuna dena. Gainera Bizkaiko guraso bananduen elkartearekin batera berdintasunaren aldeko ekimenean parte harte dugu.

 

Día de los nietos y las nietas y jornada festiva por la igualdad en UsansoloBiloben eguna

Asteazkenean, azaroak 20, Usansoloko “Gure Etxea” Jubilatuen Egoitzako amama-aititeek nagusi eta txikiak elkartzen dituen jaia ospatzera gonbidatu gaituzte. Ospakizunean Nikolasa Pailazoaren emanaldiaz gozatu ahal izan genuen. Emanaldiaren ostean bera imitatu nahian, aurpegiak margozteko tailerrari ekin genion. Sei eta erdietan, amama-aititeek agur esan ziguten, eurek ere euren kabuz gozatu zutelako bingoan jokatzen.

 

Día de los nietos y las nietas y jornada festiva por la igualdad en Usansolo

“Berdintasuna oparitu” txapelketaren kartela, zeinen antolaketan lagundu dugun.

 

 

 

 

Berdintasunaren aldeko jai-jardunaldia

Eta bihar, zapatuz, azaroak 22,  Bizkaiko Guraso bananduen elkartearekin bat egingo dugu Usansolon berdintasunaren aldeko jai-jardunaldia antolatuz. Goizeko hamaiketatik aurrera izango da Martillo enparantzan. Bertan “Berdintasuna oparitu” marrazketa txapelketako sariak emango dira, non Usansoloko ludoteka eta Arrigorriagako Arrigorri eta Perretxiko ludotekek parte hartu duten. Marrazkien erakusketaz gain, puzgarriak, tailerrak eta jolasak izango ditugu. Usansoloko gure monitoreetako batek lehen eta bigarren hezkuntza zentroetan berdintasun tailerrak ematen ibili da.

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar