Bakardade eta koronabirus ostekoa

Pertsona nagusien bizitza kalitatearen hondatzearekin lotura duten bakardade eta isolamendu soziala areagotu egin du konfinamenduak eta Covid-ari aurre egiteko hartutako neurri zorrotzek: isolamendua, erabateko bakardade egoerak, non familiek inoiz baino laguntza fisiko zein emozional gutxien emateko aukera izan duten, besteak beste, harremanen murriztea dela eta. Pandemia joan egingo da, baina honen ondorioak, bakardade arazoa (emozional zein sozial) bertan iraungo dute, eta honetan pentsatzen hastea ezinbestekoa da: etorkizunean pertsona nagusiek jasoko duten arreta eta hauek gizartean izango duten papera zein eta nolakoa izango den, hau da, geure etorkizuna zein izango den, lehenago edo beranduago denok helduko baikara.

 

 

Mayor_parque

Hainbat ikertzaileren lanetan oinarrituta Osasun Ikerketako Aldizkariko (RSI) web orrialdean agertzen den artikulu honenarabera, non pandemiak pertsona nagusien bakardadean izan duen eragina aztertzen den, isolamendu eta mugikortasun murrizketek pertsona nagusien bakardade eta isolamendu sozial handiagoa ekar dezakete, eta ondorioz osasun mental eta fisikoaren hondatze arinagoa.

SOINHEZIk Basauriko Udaleko Politika Sozialeko Sailarekin batera egin du lan osasun krisiaren hasieratik udalerriko pertsona nagusiei telefono bidezko jarraipena eginez, ahultasun egoeren antzematean eta artzatzean.

 

Bakardade sozial eta emozionala

Bakardade moten definizio eta sailkapen ugari badira ere, oinarrizko bi ezberdintzeko adostasuna bada: bakardade emozionala (bakarrik sentitzea) eta bakardade soziala (harreman sozialen bazterketa). Pandemia dela eta biak areagotu dira, azken urteetan berebiziko arazo soziala izan den egoera hau larriago bihurtuz. Honen eredu, hala nola Erresuma Batuan, baita Japonian azkenaldian ere, pandemia honen aurka lan egiteko sail bereziak sortu izana.

Egungo egoerak hobera egingo du txertaketak aurrera egin eta apurka-apurka irrikiz desiratzen dugun “normaltasuna” errekuperatu ahala; hala ere, desiratzen ez den bakardadearen arriskua eta honen ondorioek iraun egingo dute, eta eboluzio demografikoak handiagotuz joango direla esaten digu. Bizitakoaz ikasi beharko genuke eta nahi dugun gizarte ereduaz eta pertsona nagusiek izan behar duten arretaz gogoeta egin beharko genuke, baina ez hauek baztertuz edo haiengatik erabakiak hartuz, baizik eta hauek entzunez eta hitza eta botoa emanez.

Laburbilduz, neurri sendoak hartzeko garaia da, epe luzeari begira, denon ardura den gai honi konponbidea topatu nahi badiogu.

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar