Aste honetan beste herrialdeetara bidaiatu dugu Usansoloko txikiekin

Maleta barik, baina  ondo pasatzeko gogoz eta ilusioz beteak, asteon, Usansoloko udalekuetan 3,4 eta 5 urteko txikiekin Mexiko eta Txina bezalako lurralde urrunetara bidaiatu dugu, baita gure kulturaren berezitasunetara ere. Talde bakoitzak norabide bat hartuta, herrialde horien inguruko gauza berriak ezagutu ditugu ekintza dibertigarrien bidez: bertako ohiko jakiak prestatu, kolorez betetako muralak osatu, jokoak eta eskulan tailerrak besteak beste. Gainera, bertako ipuinak entzuteko aukera izan genuen, Amandak, gure Mexikoko “abuelita” bereziak berak, kontatuta. Getxoko akuarioa ikustera joan ginen, oraingoan garraiobidean, Ereaga hondartzan geldialdia egin genuelarik.

Usansoloko udalekuak, Galdakaoko Udaletxeko Hezkuntza eta Euskara sailak antolatutakoak, adin handiagoko taldeak ere baditu, Kolonbia, Bolivia eta Sahara bezalako beste helmuga batzuetara bidaiatu dutenak. Hauekin guztiekin udalerrian bizi diren nazionalitate guztiak eta udalerriaren multikulturalismoa islatu nahi dira.

Astea bihar bukatuko da, barikuarekin, herrien jai handi bat eginez, gure bidaien oroitzapen on bat izateko. Lurralde urrunak, hemetik aurrera aputxu bat hurbilagoak izango direnak.

 

 

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar