Arrigorriagako udako ludotekarako izen ematea

Beste behin ere, SOINHEZIk du Arrigorriagako Udalak uztailaren 5etik 21era bitartean antolatu duen udako ludoteka zerbitzua kudeatzeko ardura. Aste honetan zehar , alde zaharraren kasuan, 2017an jaiotako umeak eta Abusuren kasuan 2014 eta 2017 bitartean jaiotakoak, etxean jasoko dute izena emateko orria familiek plaza eskatzeko aukera izateko.

 

 

Cartel ludoteca de verano de Arrigorriaga 2022Aisialdia eta euskara udan

Geure udako ludotekek gune ludikoa izatea dute helburu, inklusiboa eta ez baztertzailea. Topatzeko, partekatzeko eta oporraldian gozatzeko gunea, eta era berean lan eta familia bizitza kontziliatzeko bidea.

Garatzen dugun jarduera programaren helburuen artean haur berdintasuna eta genero ikuspegia lantzea jasotzen dira: elkarbizitza eta jarrera ez diskriminatzaileak, koheziketa, interkulturalitatea eta baita inguruaren ezagutza eta honekiko errespetua.

 

Zerbitzuak eta informazioa

Ludoteken ordutegia astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara izango da, eta gainera, behar duten familientzat, haurtzaindegi zerbitzua izango da 09:00etatik 10:00etara eta 14:00etatik 15:00etara.

Ludotekan eman daiteke izena, Edurne Garitazelaia Kultur Etxean edota Abusuko Gizarte Etxean.

Informazio gehiago:
abusu@arrigorriaga.eus
651 705 974

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar