Arrigorriagako ludoteketan ikasturteari amaiera ematen eta udalekuetara bidean

Ikasturtea bere bukaerara heltzen ari da eta SOINHEZIn Abusu eta Lonboko ludoteketan arrigorriagako txikienentzat egingo den, eta udalak antolatutako, “Naturarekin bat” programaren prestaketa lanetan murgilduta gabiltza. Udalekuak ekainaren 28 eta uztailaren 16bitartean izango dira, goizeko ordutegian (10:00etatik 14:00etara). Haurtzaindegi zerbitzua ere izango da 09:00etatik 10:00etara behar duenarentzat. Izen emateko tartea maiatzean bukatu zen.

 

Natura gogoan dugu beti, eta aurten, inoiz baino gehiago, aste hauetan zehar herrira, auzoetara, kalera, azken finean gure inguru aberatsera hurbildu nahi dugu.

Lonboko ludoteka 2016an jaiotako eta udalerrian bizi kaskoan bizi diren txikiei emango die zerbitzua.

Bere aldetik, Abusuko ludotekak 2013 eta 2016 bitartean jaiotako eta Abusun bizi diren umeak jasoko ditu.

Udala udako ludoteketan indar handia jarri du aurten, haurtzaroarentzat sozializazio eta gozatze guneak sortu asmoz, non euskararen erabilera sustatu eta gainera familia kontziliazioa ahalbidetuko den.