Arrigorriaga eta Abusu-La Peñako ludoteketan izena emateko epea ireki da

Ludoteka Arrigorriaga

Uda honetan zehar Arrigorri ludotekan egondako ekintzak.

 Aste honetan zehar egongo da irekita ,ikasturte honetan, Arrigorriagako Arrigorri ludotekan izena emateko epea. 2007tik aurrera      jaiotako haurrek osatutako hiru talde egongo dira. Izen ematea udaletxeko bulegoetan egin ahal izango da goizez; eta arratsaldez,  17:30etik 19:30era, ludotekan bertan. Irailaren 30ean lekua lortu duten umeen behin betiko zerrenda ezagutuko dugu eta urriaren     3an hasiera emango diegu ekintzei.

 Abusu-La Peñako izen ematea ere gaur bertan hasi da, Arrigorriagako udaleko Kultura aretotik bideratuko dena.

 Dena hasteko prest dago. Laster ikusiko dugu elkar!

 

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar