Arrigorri ludotekan birziklatzearen trenean igo gara

Hile honetan zehar, Arrigorriagako ludotekan birziklatzearen trenean igo gara SOINHEZIk kudeatutako eta udalerriko udaletxeak antolatutako herri udalekuetan.

Birziklatutako materialeekin egindako jostailua.

Birziklatutako materialeekin egindako jostailua.

Uztailaren 2tik hurrengo 21a arte, goizero 3,4 eta 5 urteko haurrekin birziklatzearen munduan ibilbidea egiten dugu, ingurugiro eta animaliekiko errespetua izateko eta kontsumo arduratsua egiteko ohiturak sortzeko bereziki prestatutako programa bat erabilita, jolas, eskulan, ipuin, bideo, horma-irudi, txango, merkatuak eta abar erabilita.

Bidaian zehar 3 geratze labur egingo ditugu kolore ezberdineko geralekuetan.

“Murriztu” geralekua, non egunerokotasunean erabiltzen ditugun produktu toxiko eta kutsakorrak ezagutzen eta ezberdintzen ikasiko dugun, aluminio paper tonak, erabili eta botatzeko gauzak…Gure super-heroia den “oihal poltsa” ezagutuko dugu, murriztu nahian borrokatzen dena, berak badakielako murriztuz gero ingurugiroan izango dugun eragina askoz txikiagoa izango delako.

“Berrerabili” geralekuan gauza batek bigarren bizitza izan dezakeela ikusiko dugu, bai konponduz, bai beste erabilera emanda. Irudimena martxan jarrita nahikoa da! Zarama, hondakinak eta soberakinak jostailu, mozorro, arte eta  trukerako opari bihur daitezke besteak beste. Eta magia egin barik!

Azken geldiunea, aurrekoak bezain garrantzitsua, “Birziklatu” geralekua da, non materia organiko, paper eta kartoi, beira eta metal eta plastikoen edukiontziekin harremana egingo dugun, baita hauen forma eta kolore ezberdinekin.

Bidaia dibertigarria eta hezigarria, gure buruetan irautea espero duguna, horren araberakoa izango baita gure inguruaren eta gure planetaren etorkizuna.

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar