60 urtetik gorako pertsona nagusien %40k memoria galtzeak pairatzen dituela kexu da

Aurreko urteetan lez, 2020ari “Nik memoria sustatzen dut” tailerren beste edizio batekin eman diogu hasiera, Basauriko Udaleko hainbat gizarte etxetan (San Migel, Basozelai, Pozokoetxe eta Arizgoiti, Kalero, Dorretxea eta San Fausto)  prebentzio izaera duen pertsona nagusiei zuzendutako jarduera. Talde guztiak daude beteta: 7 guztira, 20na pertsonak osatuta, gizonezkoen izen emateak nabarmen gorantza egin duelarik. Egitasmo honek sortarazten duen interesa agerian uzten duen beste datu bat: gure tailerrera hurbiltzen direnen %65 bueltatu egiten dira.

 

"Lo que no se practica, se pierde".

“Praktikatzen ez dena galdu egiten da”.

Memoria eta prebentzioa

Asko dira horrelako programak ontzat jotzen dituzten ikerketak. Memoria tailer batean parte hartzeak ez du esan nahi berau urratua izan behar dugula, prebentzio izaera duen jarduera baita, euren buruen zaintzan arduratuta dagoen orori zuzenduta dagoena.

Horrelako tailerrek adinak dakartzan aldaketa kognitiboak murriztea dute helburu, baita memoria gaitasunak hobetzeko jarraibideak ematea ere. Estimulazioaren bitartez burmuinaren hainbat funtzio lantzea lortzen da: arreta, memoria, kontzentrazioa, informazioa mantentzea, kodifikazioa eta honen bilketa.

Badira urteak SOINHEZIk arloko profesionalek gai honen inguruko jarduerak eta emaitzak adosten dituzten foroetan parte hartzen duela eta hainbat Udaletako politika social arduradunekin lanean aritzen dela, arriskuan dauden pertsonen prebentzioa eta detektatze goiztiarra, zein zahartze aktiboa sustatu nahian.

 

Zeri buruz ari gara memoriaz ari garenean?

 

Esperientzia eta ikasketa-prozesuari esker lortzen dugun informazio guztiaren kodifikazio eta bilketa ahalbidetzen digun gure burmuinaren funtzioari egiten diogu erreferentzia. Pertsonei lehenalditik orainaldira arteko euren bizitzen ikuspegi jarrai eta koherentea izateko ahalmena ematen diena da.

Zahartu eta urteak bete heinean, asko dira gure burmuinak pairatzen dituen aldaketak, batzutan memorian eragin zuzenak dituztenak. 60 urtetik gorako pertsona nagusien %40k memoria galtzeak pairatzen dituela kexu da.

Urteak bete ahala izaten ditugun akats asko frustante izan arren, ez gaituzte zertan larritu. Hau da, zahartze arruntak eragindako akatsak eta dementzia koadroekin lotutako akatsak ezberdintzen jakin behar da.

Gaur egun, oso ikertua izan da zahartzea eta memoria galtzearen arteko harremana, eta ikerketa hauek burmuina, beste edozein muskuluren antzera, entrena daitekeela argi utzi dute. Rita Levi-Montalcini (buru gaitasunak bere osotasunean mantentzen zituela 103 urte zituela hil zena) neurozientifikoak esan bezala, “Burmuinaren plastizidadeak, edo neuroplastizidadeak, bizitza osoan zehar jarrai dezake; baina betiere burmuina lantzen den bitartean “.