
4 urtetik 11 urterako haurrentzako tailerrekin Zaratamo hobeto ezagutu dugu
Aurten Zaratamoko Udaleko Kultura Sailak antolatu eta SOINHEZIk kudeatutako tailerren helburua udalerriko haurrek herria hobeto ezagutzea izan da.
Halaber, Zaratamo helmuga izanda eta motxila ikasturte luzearen osteko lehen opor egunetaz topera gozatzeko gogoz beteta, hamabi egunetan, ekainaren 25etik uztailaren 6a bitartean, herriko auzo ezberdinetan zehar ibili gara, euren haurtzaroa nolako izan zen kontatu zigun pertsona nagusien talde batekin elkartu ginen, abestiak, jolasak eta ohiko kirolak ikasi ditugu eta suhiltzaileak bisitatu ditugu besteak beste! Eta Zaratamok falta duen bakarra hondartza denez, egun bitan harearekin jolastera joan gara, baten Busturiara eta bestean Mundakara.
34 umek eman dute izena, adinetan banatuak. Laurak, Jonek, Nagorek eta Mariak, tailerren arduradun diren begiraleek, besteek beste gozatu dute ekintza guztiekin, eta gauzak antolatu bezala ateratzeaz aduratu dira. Oporretaz gozatzen segitzera!