Urteetako esperientzia
SOINHEZI 1990. urtean hasten da lanean kezken gurutzatze baten ondorioz. Aisialdian interesa zuen gazte talde batek Basauri, Galdakao Zaratamo, Etxebarri eta Ugao-Miraballes moduko udalerrietan topatutako gai honen inguruko gabeziei aurre egin nahi izan zien.
Ordutik, gure jarduera etengabe garatuz, sendotuz eta ,batez ere, errealitate, motibazio eta norbanako zein inguruko kolektiboen interes ezberdinei egokituz joan da.
Baina guretzat garrantzitsuena ez da daukagun esperientzia, sormen handiko ekintzak egiten jarraitzea baizik, arlo honetan dugun ezagutzak ematen digun ziurtasunarekin.