
“Zure jostailua sortu” lehiaketaren sariak banatuko ditugu Usansoloko ludotekan
Dagoeneko baditugu pasa den urrian Galdakaoko udaleko Hezkuntza eta Euskara sailaren laguntzaz martxan jarritako “zure jostailua sortu” lehiaketaren irabazleak.
Lehiaketa honek belaunaldien arteko harreman eta jolasaz, ludoteketatik at, senitartean disfrutatzea bilatzen du. Parte hartutako senide guztiei eskerrak eman nahiko genizkieke euren ideiengatik eta parte hartzeagatik, nahiz eta denboraz eskaz ibili. Hurrengo edizioetan partaide gehiago hurbiltzea espero dugu.
Jostailuengatik truka daitezkeen opari bonoak honakoentzat izan dira:
1. saria:
Daniel, Alvaro eta aitite
2. saria:
Nora eta bere amatxu
3. saria:
Igor eta bere aita
Gabirel, Jon, Igor eta Oskar
4. saria:
Parada Piris ahizpak
Aurkeztuta jostailu batzuen argazkiak ikusgai daude web orrian. Begiratu zeinen orijinalak!
Eta bihar Arrigorriagan izango da sari banaketa.