Zaratamon liburuan inguruko astebeteko ospakizunari amaiera eman diogu

 2013 Zaratamo Liburu Eguna

 

Zaratamoko Elexalde Kultur Etxean,  liburuaren eguna merezi bezala ospatu nahian, apirilaren 23an hainbat ekintzei eman zitzaien hasiera, irakurketa sustatu nahian oso erro sendoak dituen zuhaitza marrazteko lehen pintzeladak emanez.

Jai nagusia gaur arratsaldean izango da, 17:30etatik aurrera, non zientzilarigai bihurtuko garen 4-12 urte bitarteko umeentzako izotz ziku tailerrean. Irakurtzen sasoian gaudela erakutsiko dugu, irakurketa maratoi batean parte hartuz. Eta asteari bukaera emateko aurretiaz marraztutako zuhaitzean hostoak hastea lortuko dugu, non bizigarria gora eta behera arituko den, nahiz eta papelekoa izan. Nagusi zein txiki pentsamenduak, eskaintzak, nahiak eta gure lagun diren liburuen alde bururatzen zaizkigunak idatziko ditugu bertan .

Zaratamoko Udalak prestatutako ekintzak bihar izango dute jarraipena Arkotxako liburutegian, aste dibertaigarri bati amaiera emanez, non liburua gure lagun handia izan den.