
Usansolon San Andres jaietan txikienekin bat egingo dugu
Aurtengo San Andres jaietan badago zer ospatu eta , noski, zer jolastu, Usansoloko ludotekarekin batera.
Gaur azaroak 24, osteguna, “Aiton-amonen eguna ” ospatuko dugu. Benetan merezi dutelako, beraientzako egun berezia eskainiz emango diogu hasiera jaiei. 17:00etatik aurrera ipuin-kontalariak eta globoflexia izango dugu, eta arratsaldea bukatzeko Gure Etxean txokolatada.
Bihar 25, ostirala, ludotekan bertan gatz koloreztatu eta makillaje tailerra egingo ditugu, biak 17:00etatik aurrera. Eta 26an, larunbata, eguerdiko 12:00etatik aurrera, galtzerdiz egindako txotxongilo tailerrean eta esku koloreztatuen tailerrean txikienekin jolasteko plazara joango gara.
SOINHEZIN uste dugu Galdakaoko Udaleko Hezkuntza eta Euskara sailarekin batera, ludotekak berebiziko garrantzia duela auzoaren dinamizatzaile bezala. Ekintza hauek hori dute helburu, ingurugiroan txikienen parte-hartze aktiboa izatea, multikulturalitatea eta baita jolasean euskara txertatzea.
“San Andresetan, elurra oinetan” dioen esaera egon arren, eguraldia lagun izatea espero dugu, denok topera disfrutatu ahal izateko.