Usansolon ospatzeko asko

Azaroko azken egun eta abenduko lehenengo egunetan Usansoloko ludoteka jarduera eta ospakizunez beteta dago, eta hauxe gustuko dugu.

 

 

Euskara Nazioarteko EgunaGure Etxeara, Usansoloko erretiratu eta pentsiodunen etxera, bisitaldia

Gure etxeara (erretiratu eta pentsiodunen Etxea) urtero egin ohi dugun eta oso gustuko dugun eta maitasun handia diogun bisitalditik hasita, pasa den azaroaren 28an bertan izan ginen aitite eta amamekin gonbidatuta.

San Andres jaiak

Azaroko azken  asteburuan ezin genuen San Andres jaietan huts egin, herriko jai patronal desiratuak non tailerrak Zuriñe Hidalgok eta AZ Gaubelak girotutako diskofesta txikia, koadrilen jaitsiera…  izan ziren. Dagoeneko gutxiago falta da hurrengoetarako!

Euskararen Nazioarteko Eguna

Galdakaon Euskararen Nazioarteko Eguna (abenduak 3) herriko beste elkarte batzuekin batera Lehendakari Agirre enparantzan 18:30etan argiztatutako mosaiko erraldoi baten osaketan parte hartuz ospatuko dugu.

“(Ber)piztu euskara Galdakaon!” lelopean egun honetarako Galdakaoko udalak, Bagabiz Euskara Elkarteak, Udal euskaltegiak, Aek-k, Berbalagunek, Bengoetxe eta Elexalde institutuek, Eguzkibegi ikastolak eta udal ludotekak antolatutako egitasmoen barruan dago.