
Usansoloko Unkina eskolako haur hezkuntza irakasleekin topaketa berria
Aurten ere, maiatzaren lehen hamabostaldiarekin batera, Usansoloko ludotekan Unkina eskolako haur hezkuntza taldeen bisita izan dugu. Beti zapore gozoa uzten digun maisu-maistrekin egindako topaketa, bakoitzak hezkuntza arloan dituen esperientziak komunean jartzeko aukera ematen baitigu, baita haurren aisialdian dugun eskarmentua ere, askotan elkarrekin pasatzen duguna eta berebiziko garrantzia duen aguretzat. Et ahori nabaria da.
Guztira hiru arratsalde izan dira, non sei talde gurekin egon diren, hiru bost urte bitartekoa. Bisita hauek eskolan, bertako aste kultural dela eta, osatutako egitarauaren barnean daude.
Bertaratutako ume asko dagoeneko ezaguna zuten ludoteka, baina beste batzuentzat aisialdi toki honetan euskaraz sartzeko unea proposa izan da, jolasen bidez baloreen heziketa lantzeko, inguruan euren integrazioa lantzeko herrian egiten diren ekintza ezberdinen bidez.