
Usansoloko ludotekan txangoa egingo dugu herriko toponimia eta txokoak ezagutzeko
Ludotekan gehien betetzen gaituen zereginetako bat umeen sozializazio eta integrazio bidean laguntzea eta kulturaren transmizioa jolas eta entretenimenduaren bidez sustatzea da. Horren eredu argia da Usansoloko ludoteka. Herriko euskara arduradunek sustatutako “Usansolo ezagutu” programa barnean, esploratzaile izango bagina moduan, herriko txoko ezezaguna ezagutzera eraman gaituen lehen ibilbidea egin dugu.
“Usansolo ezagutu” programak hainbat ibilbide gauzatuko ditu, gure herriko aberastasun kultural eta ondare-aberastasuna ezagutzen lagunduko digutenak. Lehenengoa aurreko Gabonetako oporrak aprobetxatuz egin genuena izan zen. Programa hau herriaren toponimiaren errekuperazio eta zabaltzean oinarritutako beste programa zabalago baten parte da.
Ludotekatik Areizaga Jauregira
Ludoteka izan genuen abiapuntu. Ibaia Ibaizabal zubitik igaro ostean Gorosibai auzora hurbildu ginen. Auzokide onak garen heinean, bidean topatzen genituen edota gu pasatzean leihora ateratzen ziren guztiak agurtuz. Oihu baten ibiltzen diren 50 ume ez baitira oharkabean igarotzen!
Pixkanaka-pixkanaka, aldapan gora, Gorosibaiko pisu- etxeak atzean utziz joan ginen. Baten baino gehiagok “zein herritan gaude?”, “Usansolon?”, “Ezin da izan… Hain altu!” galdetzen zuen. Gora eta gora eginez, ordu baten buruan Erlotxueta baserria kokatuta dagoen zelaigunera ailegatu ginen, goialdetik zerumugaren jaun eta jabe dena. Amama batek bere burua eskaini zigun hura guztia guri erakusteko, batez ere korta, bertako bizilagun eta guzti: untxiak, behiak, txahalak, zezenak, oiloak eta guztion gozamen izan zen txerri zoragarria. Guztion atsekaberako bizitza egun gutxi geratzea.
Eguzkiak berotu egiten zuen eta goseak geunden; beraz, jaitsierari ekin genion, aldapan behera eta balaztarik gabe. Bueltako bidean, Areizaga Jauregira sartzen saiatu ginen, “La Josefina” antzinako lantegiaren esparruan dagoena, zein inguruan ia ez dagoen informaziorik. Baina , antza, bertara sartu ahal izateko eskaera bat egin behar omen da; hortaz, hurrengo ibilbiderako utzi genuen.
Helburua beteta. Egun handi baten ostean, abailduta ailegatu ginen helmugara, baina herriko txoko ezezagunak aurkitu izanaz pozik.
Txangoan ateratako argazki gehiago hemen.