Usansoloko ludotekan San Juan ospatuko dugu ohiturak eta tradizioak berreskuratuz

Cartel San Juan 2012 Usansolo

Asko dira Euskal Herriko txoko guztietan zehar San Juan gauaren inguruan egiten diren errituak, udako solstizioari hasiera ematen dion urteko gaurik magiko eta desiratuena. Usansoloko ludotekan urterik urte eta belaunaldiz belaunaldi  udalerri honetan bizirik mantendu diren ohituretan parte hartzea eta laguntzea gustuko dugu, eta gure txikiekin jarraipena izatea nahi dugu.

Goizean ibilaldi botanikoa egingo dugu Meatzetako bidegorrian zehar, non garai honetan oso ugariak diren eta edozein mendi ibilalditan topa ditzakegun sendabelarrak  ezagutzen ikasiko dugun, eta zapatillak kenduko ditugu gure oinek lurra eta urarekin harremanetan egon daitezen. Sua eta urarekin batera ezin falta daiteke San Juan erramua, ludotekan jasotako landarez egingo duguna, gero etxean ipini eta urte osoan zehar arima gaiztoak uxatzen eta osasun ona izaten lagunduko diguna. Arratsaldez umeentzako tailerrak eta dantzak egongo dira  plazan sua pizteko ordua heltzen den bitartean. Eta… nola ez!  Egun magiko honi amaiera zapore gozoaz emateko txokolatada izugarria.

Usansoloko ludotekan San Juan jaiarekin udaren etorrera agurtuko dugu, eta berarekin batera amaiera emango diogu ikasturteari. Horretarako egun osoan zehar entzun ahal izango den Usansoloko San Juanetako abestia izango dugu.

 

 

 

San Juan Jaiak 20011 Usansolon

Unkina plaza, Usansolon San Juan suaren argipean

San Juan bagilean

denpora ederrean

sugeak eta sapoak erre

gariak eta artoak

gorde

gure etxean sorginik ez

gure etxean lapurrik pez

badagoz bedegoz

erre beitez!

 

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar