Usansoloko ludotekan San Blas erronka

Urtero otsaila hasieran lez, Usansoloko ludotekan San Blas koloretako kordel famatuak modan jarri ditugu berriro ere. Ez ohiturak dioen bezala zamako minetatik babesteko, baizik eta eurekin figuratxoak egitera jolasteko, eta bide batez kontzentrazioa, sormena eta koordinazioaren garapena sustatzeko. Aurten, Usansoloko ludotekan, maila altuagoa lortzeko erronka dugu, hala banakako nola bikoteko jolasean. Saiatu eta lortuko dugu!

 

 

Hainbat izenekin ezagututa, hala nola “harien jolasa”, “kordelen jolasa”, “hamaka” greko eta erromatarrentzat… jolas hau antzinako kultura gehienetan topa dezakegu eta Ekialde Urrunean du jatorria.

-Este juego, al alcance de cualquiera, es jugado tanto por niñas y niños como adultos en todo el mundo.

Denon eskura dagoen jolas honetan mundo osoko ume zein helduak aritzen dira.

Elkarrengandik oso urrun dauden lekuetan oso antzerako jolasten bada ere, jolasa beraren funtzioa oso bestelakoa da. Adibidez, Inuiten artean gaitasun erronkatzat hartzen da, non figuratxorik artistiko edota zailena egitea den txapelketaren helburua. Beste tribu batzuetan kontakizun edo istorio mitologikoak laguntzeko erabiltzen da, baita fenomeno naturalak azaltzeko edota uzta ona izateko.

Banaka, binaka edota taldeka jolas daiteke, eta sortzen diren figurek “sehaska”, “ispilua”, “kandelak” eta “artaziak” izenak hartzen dituzte besteak beste.

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar