
Usansoloko ludotekan aitite-amamekin biloben eguna ospatuko dugu
Usansoloko umeok, euren aitite-amameekin batera, udazkeneneko arratsalde zoragarriaz disfrutatu ahal izango dugu bihar, azaroak 22, arratsaldeko 5etatik aurrera “Gure Etxea” erretiratuen etxean.
Zeinen ondo ezagutzen gaituzten! Jakin badakite bizkotxoz lagundutako txokolate kikara bat eta litxarreria batzuen truke amen batean gaituztela bertan.
Eta euren bilobok askotan poztasun faltan ibiltzen direna badakigunez, Sole “Lagun bila dabilen dantzaria”ren ikuskizunarekin joango gatzaizkie sorpresa ematera, euren irribarrerik onena ateratzeko asmoz.
Gonbitea egin digute eta bertan izango gara arratsaldeko 7ak arte, ordu horretan ume handiak bingoan aritzeko ordua baita, debalde, noski. Euren kasa utziko ditugu disfruta dezaten, azken finean euren eguna da eta.
“Aitite dala tutulunberde
amama dala masuste
aita yoan da Bitoriera
ama lepoan artute
aita etorri da Bitorietik
ama bidean galdute
Aitite dala tutulunberde
amama dala masuste”