Usansoloko ludotekak herriko elkarte ezberdinek asteburu honetarako antolatu dituzten ekintza eta ospakizunekin bat egingo du

2011 Usansolo jaiak

Irudiek erakusten duten bezalaxe iazko jaietan ederto pasa genuen.

Aurreko urteen antzera, ez ditugu jaiak galdu nahi, non goiz, arrasti zein gauez modu aktiboan  parte hartu ohi dugun! Zenbat ekintza izango diren asteburu honetan Usansolon.

Gurekin topo egin nahi baduzu, Xaiborren eskutik edukiko dugun erromeriatik pasa zaitezke ostiralean 18:30ean. Begiak ezin zabalik egon arte iraungo dugu; baina goizeko 11etan plazara hurbiduko gara arineketan berriro ere, oraingoan puzgarrietan saltoka aritzeko tortilla usain gozoa lagun izanda, aurpegiak eskuak edo nahi duguna margoztuko dugu, maiatzaren 25ean Madrilera Kopa finalera eramango gaituen hegazkina eraikiko dugu… arratsalde, gau, eta hurrengo egungo goiza ere horrela jarraituko dugu arratsaldean danborradarekin jaiei amaiera eman arte.

2011 Usansoloko jaiak

Gora Usansoloko jaiak!

 

 

Eta jai maratoi honen ostean bizirik badiraugu… astelehenean atseden hartzera!!!