Usansoloko ludotekak “euskaraz ez badakigu, umeei etxerako lanekin nola lagundu?” tailerrean laguntzen du

cartel_taller_euskera

Tailerraren kartela

Galdakaoko udaletxeko euskara sailak, udal ludotekekin batera, galdera hau izenburutzat duen eta bereziki Haur eta Lehen hezkuntzako umeen guraso  erdal-hiztunei zuzendutako tailerra gauzatuko du gaur eta bihar, Usansoloko ludotekak lagunduko duelarik.

Gaur , astelehena, tailerra 18:30ean izango da Indarraren topagunean; biharkoa, berriz, Txapelenan (Usansolo) ordu berean. Usansoloko gurasoen bertaratzea errazteko, bihar udalerri honetako ludotekan Soinhezik haurtzaindegi zerbitzua eskainiko du.

Tailer honen helburua euskaraz ez dakiten gurasoei beraien haurrei etxerako lanekin laguntzeko lanabes erabilgarriak eskaintzea da.

 

 

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar