
Usansolo ludotekak “Orbelak airez airez” gida didaktikoa eta CDaren aurkezpenean parte hartu du
Galdakaoko Euskara Zerbitzuak “ZUZTARRETATIK AHORA” proiektua ezagutzera emateko antolatu dituen ekintzen artean, ekainaren 5ean, Torrezabal Kultur Etxean, “ORBELAK AIREZ AIREZ” gida didaktikoa eta CDaren aurkezpena ospatu zuen.
Usansolo ludotekak ere bertan egon gura izan zuen. Aldameneko bi argazkiak antaldiko “Hain urrin etxe pospola” abestiarekin parte hartutako momentuak biltzen dituzte.
CDaren beste abesti batzuk, Udalerriko ikastetxeetako ikasleen, hala nola Urreta eta Plazakoetxeko ludoteketako haurren eta Galdakaoko Máximo Moreno Musika Eskolako eta Etxebarriko Soñuzale Eskolako ikasleen ahotik entzun izan genituen.
Kantaldiko ohorezko gonbidatuak Galdakaoko informatzaileak, Zuztarretatik ahora proiekturako grabatu zirenak zein audioz zein bideoz
“ORBELAK AIREZ AIREZ”, Nerbio-Ibaizabal Bailaran jasotako kantuen bilduma da. Batez ere umeentzako kantuak badira ere, familia osoakdisfrutatzeko modukoak dira. Oraingoan zuzenean lekukoen ahotik jasotako kantuetako batzuk eskeini dira , baina era berritu eta erakargarri baten.
Zentzu honetan, Usansolo ludotekan, Soinhezik lanean daroagun hogei urte hauetan, umeak inguruan parte hartze aktiboaz gain belaunaldiz belaunaldiko euskararen transmisioa ditu helburu.