Usansolko ludoteka jaietan

Programa tartean, hasperen bat bezain arin azaroaren bukaerara heldu gara. Eta San Andresetan elurra oinetan ez ezik, Usansoloko jaiak ere etorri ohi dira.

Asteburu honetarako, jai batzordeak programa dibertigarri bezain betea antolatu du, non ludotekak herriko txikientzako ekintzak antolatzeko ardura hartu duen (ikus beheko kartela). Gauzak horrela, bihar  ostirala, arratsaldeko 17:00etan ludotekak ateak irekiko ditu, jairako prest eta derrigorrezkoa den “aurpegiak margotzeko ” tailerra izango duela. Ez gara inola libratuko! Hain da handia Usansoloko umeen eskaria tailer honekiko, zein nahiz eta guk nahi ez (ilara luzeak izango ditugu) gure sormena eta lan fina hobetzeko prest gaude.

Errepikatzea bada kontua, orain urte batzuk egindako tailer bat eta hain gozo gogoratzen duguna ere errepikatuko dugu. Intxaurrez egindako argizari belak dituzten itsasontziak. Garai zaharrekiko mina eragiten duen tailerra, naturan topa daitezkeen materialak erabiliko baititugu ( erosiak eta oso ondo ordainduak) eta argiz eta suz lagunduko baititugu. Udazkeneko arrasti hotz eta euritsu batean egiteko gustuko dugun nahasketa. Programa jarraituz 18:00etan Xaiborrek girotutako erromeriara igoko gara eta  ostean etxera salto baten koadrilen jaitsierarako prest izateko.

Honekin jaiak hasi baino ez dira egingo, baina guk goiz etxeratuko garela agintzen dizuegu, hurrengo egunean goiz esnatu beharko dugu eta. Programaren arabera 11:30ean ludotekak bideratuko dituen tailerrak hasiko dira. Gaur bertan hasita errefortsu bila hasi beharko! Badaezpada!

Eta denbora eta indarrak aurrezteko, jai honen inguruko informazio gehiago nahi baduzu, hementxe ikusgai programa osoa.

“San Andres, txarria kortan trabes”

 

Actividades San Andrés 2012 - Ludoteca de Usansolo

San Andresetan Usansoloko ludotekaren ekintza tailerra.

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar