Urtebete egingo dugu Web-ean

Aste honetan web orria dugula urtebete egingo dugu, leiho honen bitartez gaurkotasunean mantendu nahi izan zaituztegu urte honetan zehar, baita SOINHEZIren parte diren pertsonei aurpegia ipini, hala nola garatzen ditugun ekintzetan parte hartzen dutenak.

 

1990ean martxan jarri ginenetik, SOINHEZI etengabe haziz eta garatuz joan da ekintza soziokulturalen munduan. Behar ezberdinak dituzten pertsona eta elkarteengana heltzeko, enpresa eta erakundeei gaurko eskaerei egokitutako programak eskaintzeko. Mugitzen garen gune sozialean errotze eta zabaltzetik  abiatuta betiere,  eta hurbiltasunean eta tratu pertsonalean oinarritutako zerbitzua izan behar duela jakinda. Pertsonekin eta pertsonentzat lan egitea gustuko dugun taldea gara.

Berrien atalari begiradatxoa eginda urte honetan egindako ekintza ezberdinen pintzeladak datozkigu burura: Basauriko helduen Kirol Ekintzen 7. Maratoia, “Orbelak airez aire” gida didaktiko eta musika Cdaren aurkezpenean Usansoloko ludotekaren parte hartzea, Emakumearen kontrako bortizkeriarik ez nazioarteko egunaren inguruko ekintzak, Arrigorriaga, Usansolo eta Abusuko ludotekek proposatutako “Eraiki zure jostailua” leihaketa, Malagan izandako Nazioarteko Geriatria eta Gerontologia kongresuan parte hartzea, Basauriko udalak antolatutako menpekotasunaren inguruko jardunaldietan parte hartzea, Liburu Egun bereziarekin Zaratamoko liburutegiaren irekiera… beste ekintzen artean, eta web-ean isla ezin daitezkeen beste hainbaten artean.

Orain urtebete bezalaxe aurrerantza segitzen dugu, hobetu nahian leiho txiki honen bidez zurekin  harremanetan mantentzeko hasierako ilusio eta gogo berberekin.

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar