
Udalekuek argazki eta orotzaipen asko utzi dizkigute
Atzean egun sakonak utzi ditugu, lehenengo antolatzen eta geroago hamaika ekintza eginez, talde txiki, ertain zein nagusietan. Abusu La Peña, Usansolo eta Arrigorriagako ludoteketan aritutako SOINHEZIko begiraleei izandako gogo ona eskertu nahi diegu , euren lana egiteaz gain besteek beste gozatzen dute eta.
Denetarik egin dugu: tailerrak ( gatz pasta, mache paper maskarak, sukaldaritza, argazki markoak, arrantza…) , elkartasun jokoak, txapelketak (ping-pong), argazki lehiaketak, mendi paseoak, txangoak (Montefuertera, Mendikosolora, Karpinera, pobaleko burdindegira, Bilbora)… Gainera, eguraldi ona lagun izanda, ur puxiken gudak ere ez dira falta izan.
Uztaileko hiru aste hauetan zehar Abusu La Peña, Usansolo eta Arrigorriagako ludoteketan egindako argazkietako batzuk elkarbanatzen ditugu.
- Usansolo ludoteka.
- Perretxiko ludoteka.
- Arrigorri ludoteka.