
Udako tailerretan egindako ekintzez eta udalekuz betetako hilabete bati agur esango diogu
Uztailean zehar udako programa eta Usansolo, Abusu eta Arrigorriagako udalekuetan parte hartu dugun Soinheziren ludoteketako begirale eta beste 19 langilek gure egitekoa bukatutzat ematen dugu.
Irribarrea ahoan esaten dizuegu agur dena ederto egon delako eta izugarri gozatu dugulako.
Mila esker zuoi, txikitxuoi, zuen alaitasunaz kutsatu baikaituzue, gurasooi zuen konfidantza eta errespetuagatik, eta nola ez, gure eguneroko lana arindu duzuen guztioi: autobus gidari, atezain, garbitzaile, sorosle, suhiltzaile, bisita gidatuetako begirale…
Gure esker ona: Garazi, Itziar, Eva, Xabier, Miren, Nagore, Irati, Imanol, Yeai, Alex, Jone, Naroa, Maria, Laura, Oihana, Karmele, Nikole, Patri eta Xabier.
Ah! Eguraldiari ere eskerra eman nahi dizkiogu; hain ona izan da ezen kaleaz, mendiaz, hondartzaz… gozatzea ahalbidetu digun.
Patxuak denoi eta eskerrik asko!
Usansoloko herri udalekuetan 3-5 urte bitarteko 34 haur egon dira, Abusuko Perretxiko ludotekan 5-12 urte bitarteko 35 haur, Arrigorri ludotekan 4-5 urte bitarteko 35 haur eta Zaratamoko udako tailerretan 4-12 urte bitarteko 32 haur.