Sormen handiko inauteriak ludoteketan

Nork pasa dezake txikiek baino hobe mozorrotuta? Ludoteketan inauteriak egun bereziki dibertigarriak eta biziak dira. Alde batetik ekintzak ditugu – tailerrak, jolasak, desfileak, lehiaketak, dantzak…- eta beste alde batetik harremanak, bai beste elkarte batzuekin zeintzuekin ekintzak bateratzen ditugun, bai beraien gurasoekin, zeren eta egun hauetan beste batzuetan baino harreman handiagoa baitugu hauekin.

 

Usansolo inauteriak 2013

Maskara tailerra Usansoloko ludotekan

Barruan gordeta dugun sormena ateratzeko unea dugu hau. Arreta deituko duen mozorroa soinean eramateko gogoa eta sormena dira nagusi. Zentzu honetan, ludoteketan sormena, bakoitzak bere gauzak egitea, benetako gauzak, eskuz egindakoak… dira garrantzitsuenak. Horren adibide dira azken bi asteetan zehar Usansolo eta Arrigorriagako ludoteketan egin izan diren maskara tailerrak.

Maskara inauterietako elementurik sinbolikoena dugu, eta hau landu nahi izan dugu ospakizun honen nortasuna errekuperatu nahian; halaber, anonimo izatearen  ideia eta maskara jantzita eramateak , eta inork zu ez ezagutzeak, eman dezakeen askatasuna sentiaraztea izan da gure ideia.

Usansoloko ludotekan mache paperez egindako maskaren tailerra izan dugu, eta Jesus Uranga Chueca artisauaren laguntza izan dugu, material hau oso ondo ezagutzen duena eta berebiziko egonarria duena. Eskerrak eman nahi dizkiogu bihotzez. Hain izan da interesgarria tailerra, ezen gurasoek ere parte hartu duten bigarren astetik aurrera.

Arrigorri inauteriak 2013

Maskara tailerra Arrigorriagako ludotekan

 

 

 

Arrigorriagako ludotekan igeltso maskarak egiten ibili gara. Eta nahiz eta batek baino gehiagok hasiera baten aurpegia estaltzearen beldur izan, benetako artelanak egin ditugu.

Eta inauterietan segituko dugu! Abusu-La Peñan hurrengo asteburuan ospatuko baititugu