SOINHEZIk Espainiako Geriatria eta Gerontologia Elkarteak egindako “Zahartze eta konplexutasun berria”ri buruzko lehen kongresu birtualean parte hartu du

Denok ezagun ditugun arrazoiak direla eta, ekainaren 7tik 9ra bitartean Madrilen ospatu behar zen 62. kongresua bertan behera geratu ostean, Espainiako Geriatria eta Gerontologia Elkarteak (SEGG) lehenengo aldiz modu birtualean ospatu du kongresua urriaren 14-16 bitartean. Pandemiak jende nagusia gogor kolpatu eta kolpatzen dituen  eta etorkizunari begira arreta eredu berriak topatzera behartzen gaituen garai honetan hiru egunez hainbat herrialdeetako adituek ezagutzak elkarbanatu dituzte.

 

 

Geriatra eta gerontologoentzat, eta baita ikuspuntu psikosozialetik pertsona nagusiekin elkarreragina dugun profesionalentzat ere, erronka handia suposatzen du birusarekin batera bizi garen bitartean, zahartze aktiboan azken urteetan lortutako guztia eta etorkizunari begirakakoa ez galtzeko, lanean zelan segi planteatzeak.

Kongresuaren edukien inguruko informazio gehiago hemen.

 

Congreso_SEGG

 

 

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar