SOINHEZIk berriro ere Basauriko Udalarekin batera egiten ari da lan arrisku egoeran egon daitezkeen bakarrik bizi diren pertsona nagusien antzematean

La pandemia ha provocado que la necesidad de detección de este colectivo de mayores más vulnerables se vuelva una necesidad más apremiante que nunca.

Pandemiaren eraginez inoiz baino ezinbestekoagoa da ahulagoak diren nagusien kolektiboan antzemate lanak egitea.

Basauriko Udaleko Politika Soziala Sailak bakarrik edo beste pertsona nagusi batekin bizi diren 65 urtetik gorako pertsona nagusien telefono bidezko jarraipena egiten ari da, bakardade egoerak antzeman eta eskuhartzea egin asmoz; eta egitasmo honetan SOINHEZIk hartzen du parte. Pandemiaren eraginez inoiz baino ezinbestekoagoa da ahulagoak diren nagusien kolektiboan antzemate lanak egitea.

 

Pasa den martxoan, osasun krisiaren hasieran, kolektibo honekin harremanetan jarri ginen, osasuna bermatu eta hauek hartatzeko. Orain, berriro ere egiten ari da, oraingoan helburua bikoitza izanik: alde batetik, momentu hartan agerian jarri ziren bakarde eta isolamendu egoeren informazioan sakontzea, bestetik, behin antzemanda esku hartzea egitea.

Maria Larrinagak, Udaleko Politika Sozialeko zinegotziak, “telefono bidezko galdetegia egingo diegu, laguntza emateko asmoz izan dezaketen edozein behar antzeman ahal izateko” esan du.

Miaketak iraungo duen seis hilabeteetan zehar 4.872 pertsonekin jarriko gara harremanetan; hauetako 2.561 pertsona 65 urtetik gorakoak dira eta beste 2.311 pertsona 65 urtetik gorakoa den pertsona batekin bizi dira.

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar