SOINHEZIk Arrigorriagako Udaleko “Arrigotxokoak” kudeatzen du

Koronabirusaren eraginez udako ohiko herri udalekuak bertan behera geratu ostean, Arrigorriagako Udalak uztailean zehar etxeko txikienei zuzendutako “Arrigotxokoak” izena duen programa ludiko-hezitzailea jarri du martxan. SOINHEZIk kudeatzen du programa bi ludoteketan, egitasmo honen bidez herriko umeei aisialdirako aukera eman eta, bestalde, gurasoen kontsiliazioa sustatzea duena xede.

 

“Arrigotxokoak” astebeteko luzeera du, plaza libreak dauden bitartean luzatu ahalko delarik. 5-11 urte bitarteko umeei zuzenduta dago, hauek 15eko talde txikietan ibiliko direlarik, begiraleak barne. Astelehenetik ostiralera izango da 10:00-14:00 ordutegian.

Programak egoera berrira egokitu dira, kanpoko jarduerei garrantzi handiagoa  emanez, eguraldiak baimentzen duenean: jolasak kalean, kolorante naturalak eta naturak eskaintzen dizkigun beste hainbat gauza erabiliz egindako eskulanak… Orain, inoiz baino gehiago, gora sormena esta imaginazioa!

 

Segurtasun arauak

“Arrigotxokoak” programan Covid -19arekin ezarritako segurtasun protokoloei emango zaie lehentasuna, hala nola, distantzia tarteak, higienea, maskararen derrigorrezko erabilera, eguneroko tenperatura hartzea (eta aurreko asteetan), etabar ziurtatzea.

 

 

Arrigotxokoak

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar