
SOINHEZI-ren ludoteketan dagoeneko inauterietan gaude
Inauteriek daukaten gauza onenetariko bat heldu baino lehenago ere disfrutatzen dela da. Zer mozorrotuko gara? Nola egingo dugu? Zein material erabiliko dugu?… Usansolo eta Abusu-Arrigorriagako ludoteketan herri bakoitzeko ospakizunetan parte hartzeko prestaketa lanetan gabiltza dagoeneko, Hara jauna eta Garizuna anderearen baimena dugularik, egun hauetara bereziki zuzendutako tailer eta ekintza ezberdinekin.
Ondo pasatzeaz gain, inguruko giza ohituretan eta ohitura kulturaletan txikienen parte hartze aktiboa sustatzen duten ekintzak bultzatzea da helburu nagusia, baita jokoaren bidezko euskararen erabilpena bermatzea, edozein ingurutan.