SOINHEZI Pertsona Nagusien Nazioarteko egunarekin bat

Bereziki pertsona nagusiengan eragina duen pandemiak markatutako eguna. Egungo egoeran, non Covid-19k pertsona nagusiek leku publikoetan duten parte hartzea gutxienekora murriztu duen, SOINHEZIk gaur inoiz baino gehiago aldarrikatzen du gizartean dagokien tokia eman behar zaiela eta adinkeria, nagusienganako diskriminazioa, baztertu behar dela.

 

 

Mayor_parqueSOINHEZIn argi dugu prebentzioan eta autonomiaren sustapenean oinarritutako zahartze aktiboak eta pertsona nagusien protagonismo soziala ezinbesteko direla urteak betetzen joan ahala bizitza kalitatea mantendu ahal izateko.

Ikuspegi psikosozial honetatik, menpekotasunaren prebentzioan egiten dugu lan jarduera fisiko eta deportibo zein kognitiboen bidez.

Konfinamendu garaian zehar, SOINHEZI taldeak Basauriko Udaleko Politika Sozial Sailarekin elkarlanean aritu da, udalerriko pertsona nagusiekin telefono bidezko jarraipena eginez, batez ere aukeratu gabeko bakardadea pairatzen dutenen kasuan.