SOINHEZI ongizate gizartea, feminismoa eta zahartze betearen inguruko ikastaro batean Euskadin

Ekainaren 16, 17 eta 18an  “Ongizate gizartearen defentsa. Feminismo eta zahartzearen inguruan (EAEan): egungo eta etorkizuneko pertsona nagusiak”. Gaurkotasun handiko hiru gai hauen inguruko ikuspegi interesgarria UPV/EHUren Udako Ikastaroen barnean, Helduan Adi!rekin, Euskadin Pertsona Nagusien Plan Integralerako Sare Sozialarekin, elkarlanean.

 

 

Talleres de entrenamiento de la memoria de Soinhezi.

Gogoetarako hiru egun interesgarri izan dira ongizate gizartearen garapenaren, feminismoaren eta zahartze betearen inguruan. Gori-gori dauden hiru gai dira hauek, pertsona nagusiengan eta gizarte osoarengan eragina dutenak, gero eta zaharragoa den gizartea, non “baby boom”ean jaiotakoek gero eta indar handiagoa duten eta gaztetasunak, berriz, gutxiago.

Ikastaroan hainbat adituk hartu dute parte eta euren hitzaldietan, besteak beste, pertsona nagusi berriei eta betiko gazteei buruz, pentsioei buruz, adin guztietan hezkuntzaren eraginari buruz, emakume nagusiari eta feminismoaren ikuspegi antropologikoari buruz edota bizitza zikloaren etapa berria bizitza proiektu berri bat bezala hartzeari buruz hitz egin digute.

Javier Yanguas, Neli Zaitegi, Eduardo Garcia, Mari Luz Esteban, Izaskun Landaida, Arantxa Urretabizkaia, Izaskun Bilbao, Maria Jesús Goikoetxea eta Xabier Garagorriri eskerrak eman nahi dizkiegu euren hitzaldiengatik eta baita UPV/EHU ere, topaketen antolaketagatik.

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar