SOINHEZI Nazioarteko VIII. Alzheimer Kongresuan

#Eboluzioa lelopean, 2019ko azaroaren 14, 15 eta 16an Hueskako Kongresu Jauregian CEAFA-k, Alzheimerra eta beste Dementzia batzuk pairatzen dituzten pertsonen senideen Espainiako Konfederazioak, Aragoiko Alzheimer Federazioak lagunduta antolatutako Alzheimerraren Nazio Kongresuaren zortzigarren edizioa ospatuko da. Gaixotasun honekin harremana duten adituentzat ezinbesteko hitzordua (gure kasuan ikuspegi sozialetik) dugu hau, aurten ere, beste batzuetan bezala, galdu nahi ez duguna.

 

Imagen y lema del congreso.

Imagen y lema del congreso.

 

CEAFA-ko ordezkariek, bolondresek eta gaixotasun hau eta beste dementzia batzuk pairatzen dituzten senideen 300 elkarte baino gehiagotako adituek hartuko dute parte, baita beste errekurtso soziosanitarioetako adituek, publiko zein pribatuak.

Guztion artean ezagutza eta esperientziak elkar trukatuko dira, baita gaixotasunaren ondorioen aurrean esku hartzeko moduen inguruko ikuspegiak ere. Kongresuaren xede nagusia gaixotasuna pairatzen dutenengatik eta honek sortzen dituen ondorioengatik lanean diharduten horien lana aberastea da.

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar