SOINHEZI M8-arekin batzuetan

Pasa den martxoaren 8an milaka pertsona atera baldin baziren kalera berdintasunaren alde eta genero indarkeriaren kontra, aurten kaleak berriro ere beteko dira arrazoiak soberan ditugu eta. Beste behin ere, aurten, SOINHEZIk berdintasunaren aldeko borrokarekin bat egiten du, haurtzaro, emakume eta nagusien elkarteekin egiten dugun lanean egunero-egunero gure apur hori emanez.

 

 

Campaña Emakunde 2019, Día Internacional de las MujeresNerabeekin asko dago egiteko

Nerabezaro eta Gaztaroaren FAD (drogomenpekotasunaren kontrako laguntza fundazioa), Santander Banketxea eta Telefónicaren eskutik atera berri den “Gazteak eta Generoa Txostena. Gazte populazioaren ekitate kontzientia (eza)ren arabera, gazteek feminismoaren aurrean hiru jarrera ezberdin hartzen dituzte: modu “kontziente eta ekitatez” (%44), batez ere emakumez osatutako taldea; “tradizionala eta sexista” (%39) eta ezeztatzaile eta kontserbadorea” (%17), azken talde bi hauetan partaideen gehiengoa gizonak dira. Ikerketa 15 eta 29 urte bitarteko gazteen artean egin da.

Datu hauek gizartean pasatzen ari denaren isla dira. Egoera honi buruz, zergatiez eta benetako berdintasunaren alde hezkuntzaren bidez lanean segitzeko beharraz  gogoeta egitera eraman behar gaitu.

 

Emakumeen Nazioarteko Egun honetarako Emakunderen kanpainak Garapen Jasangarriaren Helburuen  5. helburuari egiten dio erreferentzia: “Genreo berdintasuna eta emakume eta neskatoen ahalduntzea”. Emakume eta neskatoen ahalduntzean oinarritzen da beraz, eta euren etorkizuna genero mugarik gabe, askatasunez eta berdintasunean erabakitzeko eskubidean.

 

 

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar