Soinhezi ludoteketan herri udalekuen lehen astea

Uda ekintzekin topera hasi da ludoteketan herri udalekuak direla eta. Urtero aisisaldiaz gozatzeko ekintzen egitarau dibertigarri eta osoa prestatzen ahalegintzen gara… eta aurtengoa ezin gutxiago izan. Beraien oporraldiei hasiera eman berri diete, ikasturte luze baten ostean, eta gure xede nagusia ondo pasatzea da, baita gurasoei lan eta familia bizitza kontziliatzen laguntzea.

 

Usansolo Ibilaldia, usansolo ludoteka.Abusuko, La Peñako, Perretxiko ludotekan, asteon, 11:00etatik 13:30era, maskarak egiten ikasi dugu, baita irina eta gatz orez egindako beste hainbat eskulan egiten. Arrantzan ibili gara itsadarrean eta Montefuerte eta Mendikosolo txangoan joan gara.

Usansoloko hure ludotekan 3-4 urteko umeek osatzen dituzte taldeak.

10:00etatik 13:30era bitartean jolas eta ezagutza txokoan aritu gara jolasean, egurrezko yoyoa eta zaldia egin dugu, Sopuertako Pobalen dagoen burdinolara joan gara bisitan; gainera Gorosabelera joan gara paseoan, baita lekuetik Isasi Goikora.

 

Maskara tailerrak

Eta Arrigorriagako Arrigorri ludotekan “Zientziarekin jolasean” eman dugu astea, eta zientzia oso oso dibertigarria izan daitekeela ikusi dugu.

Baina hau hasiera baino ez da egin. Datorren asterako askoz gehiago dugu zain. Eguzkia gurekin bat egitea espero dugu!

 

 

 

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar