SOINHEZI Alzheimerraren Nazioarteko IX. Kongresuan

CEAFAk, Alzheimer Senideen Espainiako Konfederakundeak,- Euskadiko Alzheimer Federakundearen eskutik – “ zero omisio, zero Alzheimer” lelopean antolatutako topaketa honetan parte hartu dugu, azaroaren 10-13 bitartean Vitoria-Gasteizeko Europa Kongresu Jauregian ospatzen ari dena. Aurrez aurreko formatura bueltatzeko ilusioz, eta pertsona nagusiekin egiten dugun lanerako aberasgarriak izango diren ezagutza eta esperientziak entzuteko eta trukatzeko gogo biziz.

 

 

Ponencia de personas con enfermedad de Alzheimer.

Alzheimer gaixotasuna duten pertsonen hitzaldia.

Kongresuan hainbat elkartetako ordezkariek hartzen dute parte, bolondresek, gaixoek, senideek, baita osasun baliabide publiko zein pribatuetan zerbitzua ematen duten profesionalek. Egunero Alzheimerra eta beste dementzia batzuk pairatzen dutenen eta hauen senideen egoera hobetzeko lan egiten duten pertsonak.

“Zero omisio, zero Alzheimer” leloak diagnostiko goiztiar bati ematen dio garrantzia, kasuen detekzioan “garaiz heltzea” ahalbidetuko duena, eta horrela, gaixotasun neurodegeneratibo honen “infradiagnostiko”aren eraginez ditugun zifra izugarriak murriztea.

Espainiako Neurologia Elkarteak (SEN) “infradiagnostiko” honen portzentaia %30 inguruan dagoela kalkulatzen du.