Sei hilabete irakurketa eta ekintzak partekatuz Zaratamoko liburutegian

Urtarriletik Zaratamok SOINHEZIk kudeatutako udal liburutegi berria dauka Elexaldeko Kultur Etxean.

Udal liburutegiak komunitateko toki garrantzitsu dira, betiko mailegu zerbitzu ezagunak emateaz gain, liburu kontsultak, egunkariak, aldizkariak, ikusentunezko materiale edo materiale multimedia, internet sarbidea eta maileguak besteak beste; adin guztientzako pertsonentzat elkartze gune dira, eta modu batean komunitateko hezkuntza eta kulturaren interesa eta mugimendua neurtzeko termometro ere badira.

Liburuaren Eguna ospatzen Zaratamoko liburutegian.

Liburuaren Eguna ospatzen Zaratamoko liburutegian.

Sei hilabete hauetan bizi izandakoagatik liburutegira hurbildu ohi diren Zaratamoko bizilagunen adina oso zabala dela esan dezakegu, baita honek eskaintzen dituen zerbitzuenganako interesa ere.

Eneritzek, liburutegiko arduradunak, komentatzen digunez, txikienen artean egunero liburutegira joateko ohitura sortu da, datu baikorra benetan.

3 urtetik 6 urterakoak oso bisualak eta sentsorialak diren liburuekin jostatzen dira, margotuz eta mailegu gisa etxera ere eraman daitezkeen ipuinak entzunez, nagusien antzera, ilusio handia egiten diena. 7 urtetik 14 urterakoek euren etxerako lanak eramaten dituzte eta topa ditzaketen liburu, marrazki edo denborapasen artean ekintzak topatzen dituzte, eurek edo euren lagunek egindakoak. Hilabetez erakusten dira liburutegiaren tematikan oinarritzen diren mural, komiki, kartel eta ipuinak dira besteak beste. Honekin euren parte hartze aktiboa eta liburutegiaz gozatzea sustatu nahi dugu.

Liburutegiak interneterako sarbidea duten ordenadoreak ez ezik, wifi-a ere badu. Adin hauetakoek mugatutako erabilera izan dezakete, ikastera mugatzen dena, baina astean behin (ostiralez) erabilera ludikoagoa egitea baimentzen zaie. Heziketa joko interaktiboak proposatzen dira; hala ere sarean egindako jokoak eta sare sozialak dira gehien erakartzen dituztenak. Eneritzek dioenez, hain da handia umeek ordenadoreak erabiltzeko erakusten duten gogoa, ezen astean zehar lanerako ariketak proposatzen dituzten, hala nola gai baten inguruko power point aurkezpenak sortzea, ordenadoreak erabili ahal izateko!

Institutu eta unibertsitateko azken mailatako ikasleek, gutxiago badira ere, liburutegia erabiltzen dute, hauen kasuan ikasteko, batez ere azterketa garaian.

Helduek  liburuen mailegurako eta ordenadoreetarako erabiltzen dute batez ere liburutegia. Bitxikeritzat, maileguan utzitako liburuen artean gehien utzitakoak: “La mujer habitada” Gioconda Belly-rena, “Tiempo de arena” Inma Chacón-ena, “El jardin olvidado” Katte Morton-ena eta Camilla Läckbergen beste suspense liburu batzuk…


Liburuen eskuratzea, partekatutako erabakia

Liburutegiaren irekieratik, katalogoan lorpen berriekin handitu da, donazioak eta liburu trukaketa zerbitzuarekin. Lorpen berriak erabakitzean herriko taldeek (mendi taldea eta emakumeen elkarteak besteak beste) parte hartzen dutela aipatzea merezi du, baita erabiltzaileek norbanako gisa ere. Honen arrazoi nagusia herriaren interes komunei erantzutea baino ez da.

Egunero hogei bat pertsona pasatzen dira liburutegitik, 16:30tik 20:30 bitartean bertako zerbitzu guztiez,liburu trukaketa zerbitzuaz, ludikoaz eta ezagutzaz goza dezaketenak.

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar