
San Juan Jaia eta Soinheziren ludoteketako beste hainbat ikasturte bukaerako ekitaldi
Ekainaren 24an, San Juan bezperan, udako ekintzak martxan jarri baino lehenago, Soinhezi ludotekok agur esan genion ikasturteari hainbat ekitaldiren bidez:
– Arrigorriagako Arrigorri ludotekan Akelarre baten bidez
– Abusu-Arrigorriagako Perretxiko ludotekan jai hippie batekin.
– Eta Usansolokoan San Juan jaia ospatuz, bezperan hasten dena, ekainaren 23an, sutea, konjuruak eta errituekin, herriko hainbat elkarterekin batera egiten dena. 24an, ortozik goizeko ihintzaz oinak bustitzeko ohitura mantenduz, mendira goaz.
Opor zoriontsuak izan ditzazuela.
San Juan bagille
sapuak eta sugeak erre
artoak eta gariek gorde.