Pobreziak 65 urtetik gorakoen %18’8ri eragiten dio

Maiatza langileen eskubideen aldarrikapenekin hasi ohi da. Hala ere ez da ohikoak aldarrikapen horien artean pertsona nagusiei dagozkionak entzutea, bereziki segurtasun ekonomikoari, babea sozialari eta lan egiteko eskubideari dagokionez. HelpAge Internacional España fundazioak, Eskubideetatik pertsona nagusientzako gizarte lagunkoia eraikitzen bere bilduman (4.koadernoa), 2020an pobreziak pertsona nagusien %18’8ri eragiten diola jasotzen du, azken zazpi urteetan 7’4 puntu gora egin duen zifra.

 

 

Cuaderno nº 4 de la colección Construyendo una sociedad y amigable con las personas mayores desde los derechos de la Fundación HelpAge International España.

HelpAge España bildumako 4. koadernoa.

Honekin lotuta, 2019an, erretiro pentsioen   %32’8, ezgaitasun iraunkorren %40’3 eta alarguntasunen %53’8 pobrezia puntutik behera egon ziren.

HelpAge-ren argitalpen honek ezaguna den errealitate bati zenbakiak jartzen dizkio, non emakumeek diskriminazio bikoitza pairatzen duten: lehendabizi emakume izateagatik, eta gainera nagusi izateagatik. Gizonen bataz besteko pentsioa emakumeena baino %30 altuagoa da: 2021eko irailean, emakumeen bataz besteko pentsioa 843 eurokoa zen; gizonena, ordea1.257 eurokoa zen.

Jakin beharreko beste datu batzuk ere badira, kasu honetan pertsona nagusiei bereziki eragiten dien desgaitasuna. Ikerketaren arabera, estatuan desgaitasuna duten 65 urtetik gorako 2’5 milioi pertsona daude, desgaitasuna duten pertsonen %60 (2008ko datuak).

 

“Bizitza-luzeraren iraultza”

“Bizitza-luzeraren iraultzan” gaude, non pertsona nagusien kopuruak gora egin duen nabarmen azken hamarkadetan eta hurrengoetan ere gora egiten jarraituko du. Ezinbestekoa da honekin lotutako arriskuei heltzen, besteko beste, duintasunaren errespetua, giza-eskubideak eta tratu ona; pertsonen duintasunaren errespetua eta  hauen eskubideak  begirunean, enpatia, esker onean eta berdintasunean oinarritutako harremantzat hartuta.

SOINHEZIn pertsona nagusiekin eta nagusientzako egiten dugu lan, eta adinkeriaren kontra agertzen gara, hau da, adin arrazoiengatik pertsona batenganako diskriminazio, tratu ezberdintsua eta desegokia. HelpAge-en leloan bezala, bat egin besterik ez dugu eta: “Pertsona nagusiak ere badira”.

Pertsona guztiok luzeago eta hobeto bizi nahi dugu, eta “hobeto” horrek bizi baldintza nahiko eta duinak bete behar ditu.

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar