Opor osteko sindromea pertsona nagusiengan?

Oporren ostean, apurka-apurka, denak errutinara jotzen du berriro ere eta honekin “opor osteko sindromea” delakoa datorkigu. Lo egiteko arazoak, gose eza, apatia, tristezia, muskuluetako mina… dira batez ere ume eta adin aktiboan dauden helduetan ematen direnak; baina pertsona nagusiei ere eragin diezaieke?

 

 

En Basauri, el curso pasado finalizamos con una flashmob en la calle.

En Basauri, finalizamos el curso pasado con una “flashmob” en la calle.

“65 y más”ko artikulu honek dioen bezalaxe, erantzuna baiezkoa da: errutinara bueltatzeak pertsona nagusiei ere eragiten die. Udak kalera irteten laguntzen du, eguraldi onak paseatzeko, lagunekin topatzeko… aukera ematen du. Onura fisiko zein emozional  nabariak dakartzan ohitura aldaketa. Horrez gain, familia ikusteko aukera gehiago ematen dituen garaia da, urteko beste garaietan bakardadea ohikoagoa baita.

Hori dela eta, errutinara bueltatzeak melankolia eta bakardade sentimenduak azalera ditzake. Egoera kritikoak alde batera utziz gero, kasurik gehienetan, sentimendu hau pixkanaka desagertuz joaten da eguneroko bizitzako jardueretara ohitzen doazen heinean, besteak beste, SOINHEZIK pertsona nagusientzako proposatzen dituen alderdi fisikoa, kognitiboa edo sormena lantzeko tailerretan parte hartuz.

 

Aktibo mantentzearen garrantzia

Beraz, udalerriek euren auzokideen eskura jartzen dituzten ikasturte osorako jardueraren baten parte hartzen animatzeko garai ezin hobea da. Jarduera hori gauzatzeak berak dakartzan onurei beste batzuk gehitzen zaizkio, aurrekoak bezain garrantzitsuak, zahartze aktiboa izateko eta menpekotasuna ekiditeko onak, hala nola, sozializazioa -komunitatearen parte izaten segitzen dutela sentitzea-, lagun sarea mantentzea, euren astea antolatzen laguntzen dien errutina izatea, eta batez ere, eurentzako denboraz gozatzea, euren ongizatean eta bizitza kalitatean pentsatuz sortutako jardueraz disfrutatuz.