Opor hauetarako ludoteken egitaraua

Udako oporren aurreko atsedenaldi preziatua hasi da dagoeneko eta, urtero bezala, SOINHEZIk kudeatutako ludoteketan aste bi hauek pasatzeko, jai egunak kenduta, egitarau bereziak prestatu ditugu. Egitarau ludiko eta anitza eskaintzea da geure helburua, besteak beste, lau hamabi urte bitarteko haurrentzako animazio jarduera, kirol, txango eta tailerrez betea. Egun hauek elkarrekin jarduerak egiteko eta elkar ezagutzeko aprobetxatu nahi ditugu.

 

Usansoloko eta Perretxiko (Abusu-Arrigorriaga) ludotekok elkarrekin egingo dugu txangoa “Alluitz Natura” parkera, izen bereko mendiaren magalean kokatua dagoena, Urkiolako Parke Naturalaren barruan. Pasa den urtean zein ondo pasa genuen ikusita… Beste behin joango gara! “ Egun batez artzain” izatearen esperientzia bizi nahi dugu berriro ere: ardiekin aritu, jaten eman, jetsi eta tailerren bidez beraien esne eta artilea nola transformatzen den ikasiko dugu. Eguna ludoteketako txikiek elkar ezagut dezaten eta naturan egun paregabea izan dezaten aprobetxatuko dugu.

Usansoloko ludotekan “Mendexa Abentura Park”era ere, Lekeitiora, joan gara, kostaldean eta zuhaitzez inguratuta tirolinaz, zubi tibetarrez, errokodromoz…betetako txoko honetan egunaz disfrutatzera.

Arrigorri ludotekan (Arrigorriaga), beste jardueren artean, mahai joko dibertigarriekin txapelketa antolatuko dugu. Emozioa ziurtatuta dago!

 

Usanoslo Udaberri 2019

Perretxiko_Udaberri_2019

Arrigorri_Udaberri_2019

 

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar