Opor egun hauetarako jolas-proposamenak Soinheziren ludoteketan

Disfrutatu, gozatu eta jolastuz ikastea Aste Santuak eskaintzen digun aisialdi parentesi horretarako gure buruari jarritako helburu dira. Gure ludoteketan, 3 – 12 urte bitarteko umeekin baloreak ikasteko eta elkarbizitzarako leku euskaldunetan, izaera hezitzaile-ludikoko ekintzak antolatu ditugu. Oporretan gaude eta igartzea nahi dugu! Ordutegia izango dugu, baina elkarrekin emango dugun tartean erlojuari ez begiratzen saiatuko gara. Programak izango ditugu, baina bat-batekotasunari eta inprobizazioari bere lekua utziko diogu, beste ideia eta proposamenak sor daitezen bultzatuz. Jolasak, txangoak, eskulanak… izango dira, baina gure ludoteketako haurrek batez ere behar dutena jolastea dela oso argi izanda. Hori dela eta, egun hauetarako askatasun osoz jolasteko garaia izatea aldarrikatzen dugu.

 

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar