Opor biziak Arrigorriagako ludoteketan

Arrigorriagako ludoteketan –Kasko eta Abusu-La Peña– oporretako aste hauek aprobetxatzea gustatzen zaigu, neskek eta mutilek ikasturte luzean beharrezko parentesiaz goza dezaten. Aurten bi helburu nagusi jarri dizkiogu gure buruari: batetik, modelizazioaren teknika adierazpen plastiko gisa lantzea eta, bestetik, udalerriko auzo eta ikastetxe ezberdinetako neska-mutilen arteko harremana sustatzea.

 

Vacaciones Semana Santa en la ludoteca de ArrigorriagaModelatze- teknikak deskarga emozionala erraztu,, ukimen-zentzua garatu eta hiru dimentsioko figurak sortzea ahalbidetzen du gure irudimenari eta sormenari aske utziz. Egun hauetan buztina, etxeko plastilina, eskolako plastilina eta bestelako materialak manipulatzen ikasiko dugu.

Eta ezin dira galdu espero diren txangoak. Bi irteera erakargarri antolatu ditugu Kasko eta Abusu-La Peña ludoteketako neska-mutilekin autobusa partekatuz. Ziur hainbat esperientzia partekatuko dituztela denon oroitzapenetan grabatuta geratuko direnak.

Zerbitzuaren ordutegia 10:30etatik 13:30etra da eta txangoak egiten ditugun egunetan ordubete gehiago iraungo du: 10:30etatik 14:30etara.

*Moldatzea ikasten ari garen teknika bat da. Sagutxu hauek Abusu-La Peña ludotekako tailer batetik atera dira.

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar