Online “Udatekak” bukaerara heldu dira

Gobernuak , uztailaren 18-19an, aurrez aurreko udalekuak bertan behera utzi ostean, SOINHEZIn Usansoloko ludotekako Facebookaren bidez online mantendu dugu harremana. Honen bidez erronkak proposatu ditugu, CDei bigarren bizitza bat ematen ikasi dugu, hauek mandala zoragarri bihurtuz, ludotekaren lehen urteetako argazkiak errekuperatu ditugu, 90 hamarkadaren ingurukoak, bideo hunkigarriak muntatu ahal izateko… Honekin guztiontzat uda “berezi eta zalantzati” hontako jarduerekin bukatu dugu, begirada irailean  eta aukera ezberdinetan jarrita, behar bezalako prebentzio neurriak eskainiz ludoteka zerbitzua ematen jarraitu ahal izateko.

 

Hauek dira  “erreskatatutako” 90. hamarkadako gure hainbat umeren argazkiak, Usansoloko ludotekan, eta kasu askotan gure egungo umeen gurasoak direnak. Bideoak emiten jarraitzeko materiala dugu soberan!

 

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar