Ongi etorri Korrika! Ongi etorri udaberri!

Ludoteca de Arrigorriagay SoinheziBadira egun batzuk Korrika Amurriotik abiatu zela eta Donostiatik gero eta hurbilago dago, nora apirilaren 10ean helduko den. Ludotekentzat urteko une berezi eta zirraragarrienetakoa da, geure herriko kaleak soinu algaraz betetzen baititu lekukoari harrera egin eta honi herrietan zehar egiten duen ibilbidean laguntzeko. Aurtengo leloa honela laburbildu dezakegu: “Hitzek egiten dute hizkuntza, ekintzek herria”. Beraz ekin diezaiogun!

 

Orain arte eguraldiak lagundu ez badu ere, Korrikak udaberriko lehen egunekin egin du bat, loreen eta berpiztearen urtaroarekin.

Eta behar bezalako ongi etorria egiteko ludoteketan martxan jarri gara, Iratik, Arrigorriagako ludotekan aritzen den lan polit honen artistak, egin duen bezalaxe.

Este Sitio Web utiliza cookies propias y de terceros para un correcto funcionamiento y para analizar el comportamiento y hábitos de navegación de sus visitantes (por ejemplo, páginas visitadas).
Puede obtener más información consultando la sección Política de Cookies
Aceptar | Rechazar