Olentzero opariak nola aukeratu?

Opari gehien erosten diren garai honetan, familiei buruhausterik handienak ekartzen dizkionak, SOINHEZIN jostailuak erosterako orduan kontuan izan beharreko gauza batzuk gogorarazi nahi dizkizuegu.

 

olentzero en Usansolo

Urtero legez, Olentzerok makina bat jostailu banatzen ditu garai honetan. Ondo aukeratzea oso garrantzitsua da.

Lehenik eta behin jostailuak haurren garapenean duen garrantzia goraipatu nahi dugu. Jolasak, ekintza ludikoa izateaz gain, euren funtzio psikiko, fisiko eta sozialak garatzen laguntzen die: euren nortasunaren alderdi ezberdinak ezagutzen dituzte, inguruarekin harremanak izaten ikasten dute, euren sormena lantzen dute… Honek guztiak , pertsonak diren heinean, eragin handia du euren garapen osoan, eta gainera, bizi diren gizartean txertatzea errazten du.

Adin bakoitzerako jostailua

Jostailurik onena ez da garestiena izaten, bere nortasun eta adinaren bat datorrena baizik. Honi dagokionez, umearen interesen, gustuen eta trebezien araberako jostailua aukeratu. Ziurrenik telebistan ikusten duten guztia eskatuko dute, baina gure esku dago garai honetan jasoko dituzten jostailuak erabilgarriak eta batez ere euren gustukoak izatea.

Neskato eta mutikoentzat

Jostailuaren aukeraketan ohizko rolek eragina izatea ekidin behar da, eta haurrek hesi horiek hautsi ditzatela sustatu. Haurrak pertsonatzat hartu eta esku-gaitasuna eta gaitasun fisiko eta intelektual berriak garatzen lagundu.

Jostailu hezitzailea edo didaktikoa?

Jostailu guztiak, hazi eta garatzen laguntzen diguten heinean, hezitzaileak dira. Bizikleta, panpina, pilota, eraikina, mahai jokoa… aukeratzeko orduan barietateak du garrantzia, irakatsiko diren baloreak (errespetua, elkarbanatzea…) eta ez horrenbeste jostailu hezitzailea edo didaktikoa den.

Familian jolastea

Seme-alaben gustuen gainean zertxobait gehiago ezagutzeko, eta ondorioz gustukoen dituzten jostailuak, jolastea bezalakorik ez dago. Bestalde, beraiekin harreman zubiak eraikitzeko aukera paregabea da.

Interneten gai honen inguruko informazio ugari aurki dezakezu. Gomendatutako helbideak:

www.katalogoa.org
www.baranain.es
www.aiju.es
www.guraso.com
www.guiainfnatil.com
www.bebesymas.com


  • “Gure burmuina sortutako jostailurik onena. Honetan sekretu guztiak gordetzen dira, baita zoriontasuna ere” (Charles Chaplin)
  • “Umeak bere jostailua apurtzen duenean, honen arimaren bila dabilela ematen du” (Victor Hugo)
  • “Haur txikienentzako jolasak ez dira horiek eurek, ekintzarik serioenak baizik” (Michel Eyquem de Montaigne)