
Nagusientzako gorputz adierazpen udako tailerra Basaurin
Sasoi onean segitzeko, uztailean zehar Udaleko Gizarte Politika Sailak Basaurin antolatutako nagusientzako gorputz adierazpen tailerrekin jarraituko dugu.
Alderdi fisikoa lantzeaz gain, ekintza honen helburua udan ere pertsona nagusientzat aisialdi aukerak zabaltzea da.
Tailerrak astean bi saio izango ditu (astelehen eta asteazken edo astearte eta ostegun) 9:45etik 11:15era, eta bertan hamazortzina pertsonak osatutako talde bi elkartuko gara.